ESKAINTZA PAREGABEA
ETA FUNDAMENTU HANDIKOA



Baldintzak ikusi
Eskaintza esklusiboa Euskaltelen zuntzaren bezero izanik datu-bonu bat eta 24 kuotatan ordaintzeko smartphone bat kontratatzen duten bezeroentzat, betiere egun kontratatuak dituzten produktuei eusten badiete.
Eskaintzak 19/07/01etik 19/07/31 arte edo izakinak agortu arte balio du (10.000 ale). 4,14 €-ko deskontua izango duzu datu-bonuan 24 hilabetez, baldin eta 10 GB estrako bonu bat (10 GB-ko bonuaren prezioa: 4,96 €) eta 4,14 €-ko edo gehiagoko kuota duen smartphone bat kontratatzen badituzu. Beste aukera hau ere baduzu: 8,27 €-ko deskontua hilero 24 hilabetez, 20 GB estrako bonu bat (20 GB-ko bonuaren prezioa: 9,92 €/hil) eta 8,27 €-ko edo gehiagoko kuota duen smartphone bat kontratatzen badituzu. BEZa ez dago prezioetan sartuta.
10 GB-ko eta 20 GB-ko bonuetan, estatuan eta EUko roamingean kontsumitzeko datuetarako 10 GB eta 20 GB sartzen dira, hurrenez hurren. Sustapen honek telefonia mugikorreko zerbitzuan 24 hilabetez irauteko konpromisoa dakar berekin. Baja ematen baduzu 24 hilabete igaro aurretik eta 10 GB-ko bonua kontratatu baduzu, 120 € ordaindu beharko dituzu penalizazio gisa, baja garaia baino lehen emateagatik. Eta 20 GB-ko bonua kontratatu baldin baduzu, 240 €-ko penalizazioa ordaindu beharko duzu. Bi penalizazio horiek hainbanatu egin daitezke, irauteko konpromisoa amaitzeko gelditzen den denboraren eta terminala ordaintzeko gelditzen diren kuoten arabera.
Gehienez terminal mugikor bat bezero bakoitzeko. Kanon digitala sartuta dago smartphonearen prezioan. Scoring politikaren mende dago eskaintza. Informazio gehiago, hemen: www.euskaltel.eus